EA Sports Liga
Alaves bikain batek urrezko hiru puntu lortu ditu Elxen aurka (3-1)
L. U. | EITB
Talde babazorroak aurrea hartzea lortu du Carlos Vicenteren eta Toni Martinezen golei esker, eta azken horrek David Affengruberen kanporatzea eragin du. 93. minutuan, Andre Silvak aldea murriztu du, baina Lucas Boyeren golak partida erabakita utzi du.
Alaves vs Elx Argazkia: @alaves
Alavesek 3-1 menderatu du Elx, igande honetan, Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partidan. Etxeko taldeak aurrea hartzea lortu du Carlos Vicenteren eta Toni Martinezen golei esker, eta azken horrek David Affengruberen kanporatzea eragin du. 93. minutuan, Andre Silvak aldea murriztu du, baina Lucas Boyeren golak partida erabakita utzi du.
Neurketaren lehen minutuetan, Elx izan da nagusi, neurri batean Febas bikain bati esker, baina Coudeten taldeak berehala berreskuratu du kontrola eta talde bisitaria setiatu du behin eta berriz, baina ez du golik egiterik lortu. Calebe eta Diangana jokalariek, beslalde, zelaia utzi behar izan dute lehen zatia amaitu baino lehen.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Iñaki Peñak geldiketa bikaina egin du Antonio Blancoren gol aukera saihezteko. 76. minutuan, bestalde, epaileak penaltia adierazi du Alvaro Nuñezek besoarekin baloia ukitu ostean, eta Carlos Vicentek arratsaldeko lehen gola egin du.
Ondoren, David Affengruber erdiko atzelari austriarrak gorria ikusi du, Toni Martinez lurrera botatzeagatik.
Hurrengo jokaldian, Toni Martinezek etxeko taldearen errenta handitu du, area kanpotik egindako gol on bati esker.
93. minutuan, Andre Silvak aldea murriztu du, baina Elxek ezer gutxi gehiago egin ahal izan du, Lucas Boyek etxekoentzat hirugarren gola egin duenean.