Itxi

Espainiako Liga

Zale babazorroek ostiralean jakingo dute Spotify Camp Nourako 470 sarrera izango dituzten ala ez

EITB Media

Leer en Castellano

Ligak jarraitzaile arabarren kokapena onartu beharko du, larunbat honetan bi taldeen artean jokatuko den neurketari begira.

Eraikuntza lanak Spotify Camp Nou futbol-zelaian, Bartzelonan. Argazkia: EFE

Bartzelonak hala eskatuta Alavesek gaur jakinarazi duenez, Espainiako Ligak jarraitzaile arabarren kokapena onartu beharko du Spotify Camp Noun, bi taldeen arteko norgehiagokari begira.

"Zale bisitariek instalazioak erabili ahal izateko behin betiko baieztapena LaLigaren azterketa tekniko baten mende dago, azaroaren 28an, ostiralean, egingo dena", azaldu dute Kataluniako klubetik.

Egun horretan jakingo da esleitutako 470 sarrerak Arabako jarraitzaileei eman ahal izango zaizkien.

"Informazio hau argitaratzen dugu ahalik eta gardentasun handiena bermatzeko eta joan-etorria antolatzen ari direnei eragozpenik ez sortzeko", erantsi du talde gasteiztarrak.