Lagunartekoa
Alavesek nagusitasunez irabazi du Realaren kontrako derbia (3-1)
Erredakzioa
Gasteizko taldeak Arabako Foru Aldundiaren Saria eskuratu du, Sergio Llamas, Juanma eta Andoni Benitoren golei esker. Agirretxek donostiarren gola egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek nagusitasun osoz irabazi dio Realari (3-1), Sergio Llamas, Juanma eta Andoni Benitoren golekin. Mendizorrozako zaleen aurreko aurkezpenean, Alavesek itxura ona eman du, eta Arabako Foru Aldundiaren Saria eskuratu du.
Alavesen bi goleatzaile, Llamas eta Benito, lehenengo taldearekin denboraldi-aurrea egiten ari diren harrobiko jokalariak dira.
Realaren gola Agirretxek sartu du, buelta erdira, Diego Carrioren atearen aurean. Alaveseko gaztea da Carrio, eta Goitia ordezkatzen ari zen, ustekabean.
Beste ikusle bat zen Carrio, baina taldearen elastikoa jantzi behar izan du. Lehenago, Ion Velez gasteiztarren atea zaintzen jarri da, Goitiaren lesioaren ondorioz. Manu Fernandez ordezkatu du Goitiak bigarren zatian. Guztira, hiru atezainek eta aurrelari batek gorde dute Alavesen atea.
Alavesek baloia eta aukerak izan ditu, batez ere lehenengo zatian, ordezkoz betetako Realaren aurka. Txuriurdinek ez dute erreakzionatu, agian Aberdeenen aurkako Europa Ligako itzulikoa buruan zutela.
FITXA TEKNIKOA
Alaves: Manu Fernandez; Unai Medina, Migue, Einar, Raul Garcia, Manu García, Sergio Llamas, Juli, Juanma, Sangalli, Despotovic. Bigarren ztian. Goitia (Diego, 62. min); Galan, Laguardia, Jarosik, Xabi Castillo, Beobide; Velez, Benito, Lafuente, Toti; Manu Barreiro.
Reala: Bardaji (Rulli, 46. min), Carlos Martínez, Mikel Gonzalez (Callens, 68. min), Ansotegi, Berchiche; Gaztañaga, Granero; Estrada, Canales (Xabi Prieto, 68. min), Hervias (Finngbogason, 77. min), Agirretxe.
Golak: 1-0, 29. min: Sergio Llamas. 2-0, 40. min: Juanma. 3-0, 49. min: Benito. 3-1, 66. min: Agirretxe.