Itxi

13. jardunaldia

Partidarik galdu ez duen Sporting hartuko du gaur Alavesek

Erredakzioa

Osasunak, berriz, Ponfedarrinaren aurka neurtuko ditu indarrak. Jan Urbanek bederatzi baja ditu Ponferradinaren aurkako partidarako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek Sporting hartuko du larunbat honetan, Adelante Ligako 13. jardunaldiko norgehiagokan (zuzenean ETB-1en eta eitb.eus-en, 18:00etan). Talde astuariarrak ez du orain arte porrotik jaso, eta Alavesek Sportingi irabazten lehena izan nahi du.

Jarraian hiru berdinketa eskuratu dituzte gasteiztarrek, eta horregatik, hiru puntuak izango dituzte helburu Mendizorrotzako partidan.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Manu Fernandez; Medina, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Toribio, Manu Garcia edo Beobide, Juli, Toti, Ion Velez, Manu Barreiro.

Sporting: Cuellar, Lora, Luis Hernandez, Bernardo, Alex Menendez, Sergio Alvarez, Nacho Cases, Carmona, Ndi, Jony eta Carlos Castro.

Epailea: Trujillo Suarez

Futbol-zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 18.00.

Osasuna-Ponferradina, 18:15ean

Osasunak Ponferradinarekin neurtuko ditu indarrak Taxoaren, 18:15etik aurrera. Bederatzi jokalari min hartuta daude eta ezin izango dute neurketa jokatu, baina hala garaipena lortu eta igoera postuetara hurbiltzea izango du helburu talde gorritxoak.

Ponferradina sailkapen nagusiko seigarren postuan dago, lau puntu gehiagorekin. Azken bi partidetan lau puntu eskuratu ditu Osasunak, Betisi irabazita eta Sorian hutsean berdinduta.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Santamaria; Echaide, David García, Miguel Flaño eta Vujadinovic; De las Cuevas eta Mesa; Sisinio, Roberto Torres eta Kenan Kodro; eta Nino.

Ponferradina: Dinu; Carpio, Alan, Aguilar, Castañeda; Andy, Jonathan; Acorán, Paglialunga, Infante; Berrocal.

Epailea: Juan Manuel Lopez Amaya

Sadarren, 18:15ean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)