Itxi

0-0, Sportingen aurka

Laugarren berdinketa jarraian, Alavesentzat

Erredakzioa

Gasteiztarrek husna egin dute Sportingen aurka Mendizorrotzan jokatutako partidan. Asturiarrek partidarik galdu gabe jarraitzen dute.

Alaves eta Sporting ez dira erasoan fin ibili. EiTB.

Alavesek eta Sportingek husna egin dute Mendizorrotzan jokatutako partidan.

Gauzak horrela, Abelardoren taldeak neurketarik galdu gabe jarraitzen du Adelante Ligan: sei partida irabazi eta zazpi berdindu dituzte asturiarrek. 25 puntu dituzte eta sailkapeneko goiko postuetan dira, baina igoera zuzena emanten dute postuetatik kanpo.

Alavesi dagokionez, arabarrak laugarren berdinketa erdietsi dute, jarraian, baina azken hilabetean ez dute partidarik irabazi.

Partida erritmo bizian hasi dute bi taldeek, eta Alavesek zenbait erdiraketa egin ditu Sportingen areara, asturiarren defentsak agertu duen urduritasuna aprobetxatzeko asmoz.

Lehen ordu laurdena gaindituta, baloia arabarren areatik gertuago ibili da, baina, hala ere, Sportingek ez du fundamentuzko jokaldirik egin

Atsedenaldiaren ostean, eta lehen zatian gertatu bezala, erritmo bizia izan da lehen minutuetan. Baloiaren jabeza Sportingena izan da, baina erasoan ez dute asmatu eta Castrok ere ez du bere egunik onena izan.

Ondorioz, ez da golik izan Mendizorrotzan eta puntu bana lortu dute Alavesek eta Sportingek.

Fitxa teknikoa:

0; Alaves: Manu Fernández, Galán, Einar, Migue, Xabi Castillo, Toribio, Manu García (Beobide, 59. min), Raúl García, Toti (Tejera, 86. min), Ion Vélez (Juli, 73. min), Manu Barreiro.

0: Sporting: Cuéllar, Lora, Luis Hernández, Bernardo, Álex Menéndez, Sergio Álvarez, Nacho Cases, Carmona (Santi Jara, 79. min), Ndi, Jony (Muñiz, 73. min), Carlos Castro (Alex Barrera, 64. min).

Albisteak (3)