Indarberrituta
Entrenamenduetara itzuli da Laguardia, buruan kolpea izan ondoren
ERREDAKZIOA
Aurreko osteguneko entrenamenduan lesionatu zen erdilari aragoiarra, hain zuzen ere, Toti taldekidearekin talka egin zuenean.
Victor Laguardia, Alaveseko jokalaria, ostegun honetan hasi berri da entrenatzen, aurreko astean garuneko kommozioa jasan ondoren.
Laguardia indarberrituta dago jada eta taldekideen erritmo berean aritu da entrenatzen. Astebete eman du lesionatuta, eta ondorioz, Betisen aurkako norgehiagokan ezin izan zuen parterik hartu.
Aurreko osteguneko entrenamenduan lesionatu zen erdilari aragoiarra, hain zuzen ere, Toti taldekidearekin talka egin zuenean. Honek desorientazio arin bat eragin zion eta ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten. Eta, 24 ordu eman zituen behaketan kolpearen bilakaera jarraitu ahal izateko.
ateko.