Numantziaren aurka, 0-2
Alavesek galdu egin du, hilabete eta erdiren ostean
Erredakzioa
Numantzia 0 eta 2 gailendu zaie gasteiztarrei Mendizorrotzan, Sergi Enrichek eta Julio Alvarezek egindako golei esker.
Alaves galtzaile atera da Mendizorrotzan Numantziaren aurka jokatutako partidan. Hilabete eta erdi eman dute arabarrek neurketarik galdu gabe.
Norgehiagoka taktikoa izan da, baina Numantzia hobeto aritu da, partidaren kontrola hartuta. Arabarrek, aldiz, ezer gutxi egin dute garaipena eskuratu ahal izateko.
Juan Antonio Anquelaren taldeak sei aste daramatza dagoeneko galdu gabe. Gaurkoan Sergi Enrichek eta Julio Alvarezek egin dituzte golak, bigarrena, amaierarako lau minuturen faltan.
Arabarrek, aldiz, sei jardunaldi zeramatzaten porrotik jaso gabe: bost berdinketa eta iragan astean Betisen etxean lortutako garaipena.
Fitxa teknikoa:
0 - Alaves: Manu Fernández, Galán, Einar, Migue (Juanma, 81. min), Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Toti, Juli (Ion Vélez, 71. min), Raúl García (Sangalli, 53. min), Manu Barreiro.
2 Numantzia: Munir, Isidoro, Juanma, Gaffoor, Valcarce, Antonio Tomás (Pedraza, 86. min), Julio Álvarez, Iñigo Pérez (Del Pino, 90. min), Natalio, Vicente, Sergio Enrich.
Golak: 0-1, 62. min: Sergi Enrich (Rodríguez, 79. min). 0-2, 86. min: Julio Álvarez.
Julio Álvarez.