Itxi

2-1

Alavesi partida irauli dio Ponferradinak

Erredakzioa

Ponferradinaren aurka hiru puntuak irabazteko aukera galdu dute, bost minututan, babazorroek.

Alavesek, neurketa bukaerara markagailuan aurretik heldu arren, Ponferradinaren aurka galdu du (2-1). Alavesek kontrolpean zuen partida bat irauli du Leongo taldeak. Pablo Infantek apurtu du partida, bere taldearen alde.

Ponferradinak ez du partida eroso hasi, Alaves aurrera begira atera delako, eta arriskutsu ibili da hegaletan. Ekimena izan dute arabarrek, eta 24. minutuan jarri dira aurretik. Totiren jaurtiketa estu bat Dinuren atea sartu da.

Ondo atzean eta presio bikaina eginez, Alavesek kontrolpean izan du norgehiagoka, bigarren zatiaren hasieran izan ezik. Eta bat-batean, Pablo Infanteren bihurrikeriari esker, bi jokaldik markagailua irauli dute. Yuriren golek, bigarrena penaltiz, garaipena eman diote Ponferradinari.

FITXA TEKNIKOA

Ponferradina: Dinu; Ramirez, Lucas, Alan, Castañeda; Jonathan, Andy; Acoran (Sobrino, 65. min), Yuri, Infante (Paglialunga, 87. min) eta Berrocal (Tete, min. 65. min).

Alaves: Manu Fernández; Galan, Laguardia, Migue, Castillo; Toti (Sangalli, 78. min), Beovide, Toribio, Raul; Juli (Tejera, 59. min), Ion Velez (Despotovic, 78. min).

Golak: 0-1, 21. min: Toti. 1-1, 74. min: Yuri. 2-1, 78. min: Yuri, penaltiz.

Yuri, penaltiz.

Albisteak (2)

Bideoak (1)