Albaceteren aurka
Berriz irabazi du Alavesek Mendizorrotzan (2-1)
Erredakzioa
Albaceteri gailendu zaio, Adelante Ligako azkenari, hain zuzen. Bi hilabate eman dituzte etxean irabazi gabe.
Mendizorrotzan irabazi du berriz Alavesek, etxean bi hilabete garaipenik gabe eman ostean. Bazorroak Albaceteri gailendu zaizkio, Juli eta Ion Velezen golei esker (2-1).
Gasteizko taldeak etxeko bolada txarrarekin bukatu dute, azken hiru partidetan garaipenik ez izan ostean. Albacetek ere bolada onari bukaera eman dio, eta azkena da orain Adelante Ligan, Llagosterak irabazi ostean.
Juliren gol goiztiarrak Alavesen alde jarri ditu gauzak, hasiera-hasieratik. Babazorroak partida erabakita uzteko asmoarekin zelairatu dira.
Einarren gol batek bere atean markagailua berdindu du atsedenaldiaren aurretik, baina Alavesek garaipenaren gola egin du bigarren zatian. Ion Velezek egin du hiru puntuak Alavesi ematen dizkion gola.
FITXA TEKNIKOA
Alavés: Manu Fernández, Medina (Einar, 35. min), Laguardia, Migue (Raul Garcia, 46. min), Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Juli, Juanma, Toti, Ion Vélez (Sangalli, 79. min).
Albacete: Dorronsoro, Nuñez, Pulido, Gonzalo, Antoñito, Jorge Diaz (Samu, 68. min), Portu, Mario Ortiz, Keko (Cesar Diaz, 67. min), Cidoncha, Chumbi (Ruben Cruz, 73. min).
Golak: 1-0, 5. min: Juli. 1-1, 43. min: Einar, bere atean. 2-1, 66. min: Ion Velez.
min: Ion Velez.