Espanyolen aurka
Alavesek zail dauka Kopan aurrera egitea
Erredakzioa
Alberto entrenatzaileak ordezkoei aukera emateko asmoa dauka, baina bajak ugariak direla kontutan hartuta, ohikoek ere parte hartu behar izango dute.
Alavesek Espanyoli egingo dio bisita Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partidan, eta gasteiztarrek kanporaketari buelta ematea dute helburu (Mendizorrotzan jokatutako neurketan 0-2 galdu zuten).
Babazorroek irudi ona eskaini nahi dute, baina oso zail dute txapelketan aurrera egitea. Gainera, Unai Medina eta Migue jokalariak Albaceteren aurkako norgehiagokan lesionatu ziren eta ezin izango dute Power8-koa jokatu.
Alberto entrenatzaileak ordezkoei aukera emateko asmoa dauka, baina bajak ugariak direla kontutan hartuta, ohikoek ere parte hartu behar izango dute.
Ustezko hamaikakoak:
Espanyol: Pau; Javi Lopez, Raul Rodriguez, Hector Moreno, Clerc; Alex Fernandez, Abraham; Mattioni, Lanzarote, Víctor Alvarez eta Stuani.
Alaves: Goitia, Galan, Laguardia, Einar, Xabi Castillo, Toribio, Sergio Llamas, Sagalli, Tejera, Raul Garcia eta Manu Barreiro edo Despotovic.
Epailea: Alejandro Jose Hernandez
Futbol-zeaia: Power8 Stadium (Cornella-El Prat)
Ordutegia: 20:00