Porrota
Partida txarra jokatu eta galdu du Alavesek (3-1)
Erredakzioa
Atsedenaldirako 3 eta 0 izan dira atzetik Alberto Lopezen mutilak. Arabarren gol bakarra Juanmak egin du, 80. minutuan.
Alavesek porrota jaso du Llagosterari egindako bisitan, porrot argia, 3 eta 1.
Katalanei dena ondo atera zaie hasiera-hasieratik. Sortutako lehen aukera garbian gola egin dute: Sergio Leonek baloia jaurti du eta Manui atezainak ez du behar bezala urrundu. Hutsa ondo aprobetxatu du Imazek baloia hartu eta ate barruan sartzeko.
Handik bi minutura iritsi da etxekoen bigarrena. Sergio Leon Manu baino azkarrago ibili da eta Alavesen atezaina gainditu du, bigarren gola egiteko.
Atsedenaldirako zazpi minuturen faltan erabaki du partida Lalgosterak. David Querolek hirugarren egin du jokaldi arraro batean.
Juanmaren gola
Alavesek bigarren zatian egindako jokaldi apurrenetako batean, Barreirok errematea egin eta baloiak zutoina jo du. 80. minutuan, berriz, Juanmak asmatu egin du eta arabarren gola iritsi da, gurutzatutako errematen baten bidez.
Fitxa teknikoa:
3 - Llagostera: René; Masó, Ruyman, Alcalá, Samu; Pitu (Barnils, 78. min), Jordi López, Querol, Ríos, Imaz (Eloy Gila, 74. min); eta Sergio León (Arturo, 66. min).
1 - Alaves: Manu Fernández; Medina, Migue, Jaro, Raúl García; Toribio (Juanma, 77. min), Rafa García, Toti, Juli (Ion Vélez, 45. min), Lanza (Sangalli, 45. min); eta Barreiro.
Golak: 1-0, 17. min: Imaz. 2-0, 19. min: Sergio León. 3-0, 36. min: Querol. 3-1, 80. min: Juanma.
0. min: Juanma.