47 puntu
Liderraren aurka galdu du Alavesek, gehiago merezi arren (1-2)
Mikel Dominguez | eitb.eus
Hobea izan da Gasteizko taldea, eta atera begira jokatu du partida osoa. Molina eta Raul Castrorel golek, ordea, Betisi eman diote garaipena.
Punturik gabe geratu da Alaves liderraren aurkako partidan. Ez du porrota merezi izan, baina Betis askoz eraginkorra izan da. Bi gol sartuta, lidergoan sendotu da, Alaves 47 punturekin utziz.
Sailkapeneko liderra estutu ahal izan du Alavesek lehenengo zatian, markagailuak kontra zioen arren. Molinaren gol batek aurretik jarri du Betis 15. minututik aurrera, baina hobea izan dira babazorroak. Betis, aldiz, oso sendo aritu da defentsan, baita Adan atezaina ere, Manu Garciaren erremate bat urruntzean, adibidez, 27.eko korner batean. Alavesek gora begira jokatu du, oso nagusi, eta Betis, kontraerasora.
Bigarren zatian, Gasteizko taldea ez da kikildu, eta behin eta berriz saiatu da. Ruben Castro izan da, baina, 72. minutuan goleatzeailea. Nagusi izan da Alaves partida osoan zehar, baina Sevillako taldeak kontrolpean izan du markagailua. 81.ean aldea murriztu du Totik, baina ez du ezertarako balio izan.
Partida hasi baino ordu batzuk lehenago, Alaveseko eta Betiseko zaleen arteko borroka batek, Gasteizen, partida ilundu du.
FITXA TEKNIKOA
Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio (Sergio Llamas, 62. min), Manu Garcia, Toti, Juanma (Sangalli, 74. min), Lanzarote (Ion Velez, 74. min), Manu Barreiro.
Betis: Adan, Molinero, Bruno, Jordi, Casado, Kadir (Dani Ceballos, 58. min), Xavi Torres, N'Diaye, Portillo (Vadillo, 79. min), Molina (Hector Rodas, 87. min), Ruben Castro.
Golak: 0-1, 14. min: Jorge Molina. 0-2, 72. min: Ruben Castro. 1-2, 8. min: 1: Toti.
. min: 1: Toti.