Itxi

Sorian

Alavesek punturen bat merezi izan du Numantziaren aurka (1-0)

L.E. | eitb.eus

Alberto Lopezen taldeak neurketa garrantzitsua galdu du, aurkari zuzen baten aurka. Neurketako gol bakarra Enrichek egin du 81. minutuan.

Alavesek merezi gabeko porrota hartu du Sorian, Numantziaren aurka. Gasteiztarrek partida txukuna egin dute eta gola egiteko aukerak izan dituzte, baina Enrichen golak ezer gabe utzi ditu.

Lehen zatiak erritmo bizia izan du, eta oso orekatua joan da. Lehen abisua 3. minutuan eman du Lanzak, baina bere jaurtiketa kanpora joan da, zutoinaren ondotik. 22. ean, Manu Barreirok sekulako aukera izan du, baina bere burukadak langa jo du.

Bigarren zatian jokoak okerrera egin du, baina arabarrek aukerak izaten jarraitu dute. 76. minutuan Juliren jaurtiketa Munirrek desbideratu du, baloia barrura zihoala zirudienean.

Barreirok ere beste aukera bat izan du eta handik gutxira Numantziaren gola iritsi da, ezustean. Enrichek egin du, buruz, 81. minutuan.

Azken minutuetan joko nahasia izan da nagusi. Alavesek erasora jo du berdinketaren bila, baina zorterik gabe. Azkenean, 1 eta 0, punturik gabe itzuli da Alaves Gasteizera.

ves Gasteizera.

Albisteak (3)