Albaceteren aurka
Nortasun handiko garaipena lortu du Alavesek (2-3)
S.L | Erredakzioa
Amaierarako 20 minuturen faltan markagailuan atzetik (2-1) zen Albertoren taldea, baina adorea erakutsi du eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu.
Alavesek urrezko hiru puntu (2-3) eskuratu ditu Albaceteri egindako bisitan Rafa Garciaren eta Totiren (2) golei esker. Gasteiztarrek seigarren posturako lehiari eutsi diote.
Babazorroek 7. minutuan estreinatu dute markagailua. Rafa Garciak 0-1ekoa egin du aldaratze bat baliatu eta jaurtiketa bortitza eginda.
Halere, baloiaren jabetza eta baita gol-aukera argienak ere etxeko taldearenak izan dira. Behin eta berriro saiatu dira neurketa berdintzen eta 44.minutuan erdietsi dute. Kekok Porturi eman dio baloia eta Alaveseko atezainak ezin izan du azken honen errematea gelditu.
Talde biak golaren bila zelairatu dira bigarren zatian eta 70.ean 2-1ekoa egin du Albacetek. Gola Ruben Cruzena izan da, Kekoren pasea baliatuta. Baina ez zegoen azken hitza esanda eta Totik binakoa sartu du amaierarako 13 minuturen faltan. Gol ederra izan da.
Alaves indartsu iritsi da neurketaren azken minutuetara eta Totik luzapenean egindako golari esker garaipen handia erdietsi du Gasteizko taldea.
Fitxa teknikoa:
2 - Albacete: Dorronsoro, Antoñito, Gonzalo (Diego Benito, 72'), Nuñes, Paredes, Keko (Cesar Diaz, 84') Mario Ortiz, Edu Ramos, Samu (Jorge Diaz, 68'), Portu eta Ruben Cruz.
3 - Alaves: Goitia, Medina, Jaro, Laguardia, Raul, Toti, Beobide, Manu, Rafa (Juanma, 68'), Lanzarote (Sangalli, 80') eta Juli (Manu Barreiro, 84').
Golak:
0-1 7': Rafa.
1-1, 43': Portu.
2-1, 69': Ruben Cruz.
2-2, 77': Toti.
2-3, 91': Toti.