Itxi

Mirandesen aurka

Estrategia izan da Alavesen amesgaiztoa, Anduvan (3-0)

S.L | Erredakzioa

Arabarrek partida kaskarra jokatu dute eta etxekoek garaipena eskuratu dute Alex Ortiz, Ruper eta Pedro jokalarien golekin.

Porrota jaso du Alavesek Mirandesen kontra. Argazkia: EITB

Alavesek porrota jaso du Mirandesen aurka (3-0) Adelante Ligako 40. jardunaldiko partidan. Arabarrek joko eskasa eskaini dute.

Etxekoek 10. minutuan hartu dute aurrea markagailuan Alex Ortizek, falta jaurtiketa batean, sartutako golari esker. Bien arteko neurketa parekatu izaten ari zen, baina Ruperrek aldea handitu du atsedenaldirako bost minuturen faltan egindako golarekin. Atzelari gasteiztar batek baloia utzi dio Goitia atezainari eta honek eskuarekin hartu du. Ruperrek egoera baliatu du 2-0ekoa egiteko.

Albertoren taldea golaren bila aritu da bigarren zatian eta Barreirok aukera ona izan du 59.ean. Etxeko taldeak 70.ean utzi du norgehiagoka erabakita. Geldikako beste jokaldi batean, Pedrok sarea zulatzea lortu du.

Denboraldia bukatzeko bi partida geratzen zaizkio Alavesi: Valladoliden eta Las Palmasen aurka. Seigarren posturako sailkatzea oso zail dute arabarrek.

 

 

 

Albisteak (1)