Itxi

Adelante Liga

Alavesek ezustekoa eman du Almerian (0-2)

Erredakzioa

Juegos Mediterraneos zelaian, garaipen garrantzitsua lortu du Arabako taldeak. 0-2 irabazi dio Almeriari, Raul Garciaren eta Toqueroren golei esker.

Alaveseko jokalariak Almeriari irabazi diotela ospatzen. Argazkia: EiTB

Alavesek ezustekoa eman du Juegos Mediterraneos zelaian, Almeriari 0-2 irabazita. Horrenbestez, Adelante Ligako sailkapenaren goialdean kokatu da, bost jardunalditan bederatzi puntu lortuta.

Raul Garciak 0-1ekoa egin du norgehiagokaren hasierako minutuetan, eta lehia maldan behera jarri du Alavesentzat. Bigarren zatian, Almeria jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Dubarbier egotzi baitu. Azken minutuetan, Arabako taldeak partida erabakita utzi du Gaizka Toquerok sartutako golarekin (0-2).

Fitxa teknikoa:

0 - UD Almeria: Casto; Michel Macedo, Carlos Cuellar, Fran Velez, Dubarbier; Lolo Reyes, Montoro (Cristian Herrera, 79. min); Quique Gonzalez, Eldin Hadzic (Jose Angel Pozo, 46. min), Iago Diaz (Morcillo, 51. min); eta Chuli.

2 - Alaves: Fernando Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García (Dani Estrada, 24. min); Kiko Femenia (Juli, 34. min), Sergio Mora, Manu Garcia, Guichon; Barreiro eta Toquero.

Golak: 0-1, 08. min: Raul Garcia. 0-2, 90. min: Toquero.

Epailea: Areces Franco.

eces Franco.

Albisteak (2)