Itxi

3-2

Alavesek luzapenean irauli dio neurketa Kordobari

Agentziak | Erredakzioa

Pelegrinen gol batek 92. minutuan Andaluziako taldearen bolada onari bukaera jarri dio, eta hiru puntuak Mendizorrotzan utzi ditu.

Pelegrin, garaipenaren gola ospatzen.

Alavesek luzapenean irabazi dio Korbari Mendizorrotzan. Babazorroak atzetik ibili dira bi aldiz, baina Toquero, Pacheco eta Pelegrinen golek etxean utzi dituzte hiru puntuak.

Kordoba bost garaipen eta berdinketa bateko bolada onean iritsi dira Gasteizera, Osasunarekin batera sailkapeneko buruan, baina Mendizorrotzako gotorlekua mantendu du Alavesek.

Babazorroek ohi bezala hasi dute partida, hasieratik erasoan. Julik eta Raul Garciak izan dituzte lehenengo abaguneak. Hala ere, momentu horretara arte zelaierditik pasa ez den Kordobak lehenengoa egin du 19. minutuan. Andone izan da golegilea.

Ordu erdira, Toquerok neurketa berdindu du, Pachecoren pasea baliatuta. Horrek andaluziarrak piztu ditu, eta hiru minuturen faltan berriz jarri dira aurretik, Fidelen golari esker.

Bigarren zatian, Alaves markagailuari buelta emateko asmoarekin zelairatu da, baina minutuak pasa ahala trabatu da. 72.ean, baina, partida berdindu du Dani Pachecok, eta behin betiko saria luzapenean etorri da, Pelegrinen golean.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia, Femenia (Manu Barreiro, 60. min), Mora, Manu Garcia, D. Pacheco (Estrada, 94. min), Juli (Guichon, 82. min), Toquero.

Kordoba: Razak, Stankevicius, Deivid, Rodas, Cisma; Pedro Rios, Markovic, Luso (Galvez, 87. min), Fidel (Pineda, 78. min), Xisco (De Tomas, 62. min), Andone.

Golak: 0-1, 19. min: Andone. 1-1, 29. min: Toquero. 1-2, 42. min: Fidel. 2-2, 72. min: Dani Pacheco. 3-2, 92. min: Pelegrin.

min: Pelegrin.

Albisteak (3)