1-0
Pelegrinen gol batek garaipena eman dio Alavesi Mallorcaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Hiru puntuak eskuratuta, Osasunaren parean jarri dira babazorroak. Kordorba, irabazten badu, lider jarriko da. Mallorca jaitsiera postuetan sartu da.
Alavesek Mallorcari irabazi dio, Pelegrinen gol bakarrari esker. Balearrek ezin izan diete dituzten beharrei erantzun, eta jaitsiera postuetan sartu dira.
Gasteizko taldeak orain arte Adelante Ligako lider izan den Osasunaren puntu kopuru bera du, baina Kordoba lehenengo postuan jar daiteke oraindik, irabazten badu.
Pelegrinek gol erraza sartu du 16. minutuan, eta horrek puntuak Mendizorrotzan geratzea izan du ondorio. Aurrelariak atera errematatu du, eta zortea alde izan du, Wellenreuther atezainak ezin izan duelako baloia harrapatu. Eskuetatik ihes egin dio.
Alavesek aldea mantendu ahal izan du, bi taldeek maila baxua erakutsi badute ere hasieran. Mallorca berdinketatik gertu egon da, baina ez dute punteriarik izan.
FITXA TEKNIKOA
Alaves: F. Pacheco, Estrada, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia, Femenia (Sergio Llamas, 72. min), Mora (Beobide, 34. min), Manu Garcia, D. Pacheco, Juli eta Manu Barreiro (Guichon, 82. min).
Mallorca: Wellenreuther, Campabadal, Aveldaño, Costas, Oriol (Javi Ros, 77. min), Moutinho, Sissoko (James, 60. min), Yuste, Pereira, Damia eta Coro (Bianchi, 38. min).
Gola: 1-0, 16. min: Pelegrin.
min: Pelegrin.