Kargatzen...
Itxi

Akziodunen Batzarra

Alaveseko akziodunek 1,3 milioiko superabita onartu dute Batzarrean

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldeak asterate honetan egin du Akziodunen Batzarra, Europa Jauregian. Balantzea positiboa izan da, hirugarrenez jarraian.

Alaves. Argazkia: EiTB

Alavesek astearte honetan egin du Akziodunen Batzarra. 1,3 milioi euroko superabita aurkeztu du 2014-15eko denboraldiaren balantzean eta akziodunen %99,84ak onartu egin du.

Batzarra 19:00etan hasi da, Europa Jauregian. Taldeak aurreko denboraldiaren zenbakiak eta txostena aurkeztu ditu, eta denboraldi honetarako 2,2 milioi euroko superabita aurreikusten duen aurrekontua ere onartu dute akziodunek, botoen %99,77arekin.

Hirugarrenez jarraian aurkeztu du Alavesek balantze positiboa. Orain dela bi urte, 871.000 eurokoa izan zen superabita, eta aurrekoan 1,8 milioi eurokoa, Borja Viguera Athletici transferitzeagatik.

Akziodunek arazorik gabe onartu dituzte zenbakiak eta kudeaketaren balantzea.

aren balantzea.

Albisteak (3)