Itxi

0-1

Alavesek lidergoa sendotu du Numantziari irabazita

Erredakzioa

Sergio Llamasek 83. minutuan sartutako golari esker lortu du garaipena Arabako taldeak Pajaritosen. Partida oso parekatua izan da.

Alaveseko jokalariak Numantziari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Alavesek 0-1 irabazi dio Numantziari Pajaritosen eta Adelante Ligako lidergoan sendo jarraitzen du Arabako taldeak. Garaipena oso landua izan da, partida oso parekatua izan baita hasieratik amaieraraino.

Norgehiagoka lehiatua izan da, eta abagune gutxikoa. Areaz kanpoko jaurtiketen bidez eta estrategi jokaldien bitartez saiatu dira gola sartzen bi taldeak, neurketak azaltzen izan duen parekotasuna ikusita. Lehen zatiko abagune onena Alavesek izan du 38. minutuan; Kiko Femeniak jokaldi ona egin, arean sartu, pasea eman, baina inor ez da errematera iritsi. Honenbestez, norgehiagoka golik gabeko berdinketarekin iritsi da atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatian gidoia ez da aldatu. Parekotasuna izan da nagusi eta borroka handia zelai erdian. Alegriak egindako jaurtiketa bat izan da Numantziaren abagune onena eta Juliren jaurtiketa bat, Alavesena. Gol aukera urriek eta zelaian nabaritzen izan den parekotasunak, lehia golik gabeko berdinketarekin bukatu behar dela ematen izan du, baina 83. minutuan, Julik erdiraketa ona atera eta Sergio Llamasek sare barrura bidali du errematea, 0-1ekoa eginez.

Azken minutuetan, Numantziak berdinketaren bila jo du, baina Alaves sendo mantendu da defentsako lanean eta Arabako taldeak garaipena eskuratu du (0-1).

Fitxa teknikoa:

0- Numantzia: Munir; Unai Medina, Orfila, Callens, Ripa; Pedraza, Gaztañaga; Natalio (Iñigo Perez, 60. min), Oscar Diaz (Dani Aquino, 75. min), Julio Alvarez (Pablo Valcarce, 80. min); Alex Alegria.

1- Alaves: F. Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raul Garcia; Kiko Femenia (Guichon, 82. min), Beobide, Mora, Pacheco (Llamas, 69. min); Juli eta Toquero (Torres, 46. min).

Golak: 83. min, 0-1: Llamas.

Epailea: Perez Pallas.

g>Perez Pallas.

Albisteak (3)