Itxi

Tartieren

Alavesek puntu bat atera du Tartieren, Oviedo indartsuaren aurka (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Berdinketarekin gustura geratu dira bi taldeak,  sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dutelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek puntu baliotsua atera du zelai oso zail batean, Carlos Tartieren, Oviedoren aurka bana eginda. Oviedok zelai erdia, baloiaren jabetza eta jokoaren kontrola izan zituen, eta golak bi zatietako lehen minutuetan iritsi ziren; lehenengoa asturiarren alde, eta bigarrena arabarren alde.

Hasieratik, Oviedok baloiaren jabetza hartu zuen eta jokoa Alavesen zelaian egin zuen. Konek sortu zuen arrisku gehien, baina gola Borja Vallek lortu zuen, David Fernandezek emandako pasea aprobetxatuta.

Bordalasen taldeak berdinketa egiteko aukerak izan zituen atsedenaldiaren atarian, baina gola bigarren zatian sartu zuten. Toquerok egin zuen Pachecok eta Manuk ezkerreko aldetik egindako jokaldi baten ondorioz.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Oviedo: Esteban; Peña, Bautista, David Fernández, Nacho López; Susaeta, Edu Bedia (Cristian Rivera, 56. min) , Erice, Valle; Toché (Cervero, 79. min) ta Kone.

1 - Alaves: Pacheco; Carpio, Raúl C., Laguardia, Juli (Einar, 90. min) , Pacheco (Dani E, 72.min), Barreiro, Mora, Pelegrín, Toquero (Guichón, 79. min) eta Manu.

Golak: Borja Valle (11. min), Toquero (47. min).

uero (47. min).

Albisteak (3)

Bideoak (1)