Itxi

0-0

Alavesek golik gabe berdindu du Elxen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak aurkariak baino hobeto jokatu du, baina ez da gola sartzeko gai izan. Leganesek bi puntu ateratzen dizkio.

Alaves-Elx. Argazkia: EiTB

Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du Elxen aurka Mendizorrotzan. Arabako taldeak garaipena lortzeko ahaleginak eta merituak egin ditu, baina ezin izan du aurkariaren ate aurrean asmatu. Leganes liderrak ez du kale egin eta bi puntu ateratzen dizkio.

Lehen zatian Alaves izan da baloiaren jabe, baina Arabako taldeak ez du gola sartzeko abagune askorik izan. Elx atzean sartuta egon da, eta Bordalasek zuzentzen dituen mutilak, saiatu diren arren, ez dute valentziarren defentsako lerroan zulo handirik aurkitu. Lehen 45 minutuetako abagunerik onena Alavesek izan du, 9. minutuan. Elxeko defentsak pasea gaizki eman dio atezainari, Toquerok lehen errematean ez du asmatu eta jarraian, bigarren errematea zutoinera bidali du. Elxek ez du Fernando Pacheco atezainaren atea arriskuan jarri eta golik gabe iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian ere Alaves izan da nagusi, jokoari dagokionean, baina talde gasteiztarra ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean. Julik eta Pachechok eraman dute etxeko taldearen arriskua. Toquerok ere egin du saiakeraren bat, baina ezin. Abagunerik onena Laguardiaren burukada bat izan da, 83. minutuan; errematea, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Elx ondo kokatuta egon da zelaian eta kontraerasora irtetzeko zain. Dena den, valentziarrek ez dute gol aukerarik sortu eta norgehiagoka golik gabe bukatu da.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: F. Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Pelegrín, Raul García; Bernardello, Sergio Mora, Manu Garcia (Guichon, 83. min), Juli, Dani Pacheco (Barreiro 74. min); eta Toquero.

0 - Elx: J. Jimenez; Noblejas, Armando, Jose Angel, Isidoro; Lolo, Mandi; Alex Moreno (Pelayo 82. min), Alvaro (Espinosa 72. min), Hector (Cristaldo, 63. min); eta Sergio Leon.

Epailea: De La Fuente Ramos.

Albisteak (3)