0-0
Alavesek golik gabe berdindu du Mallorcaren aurka
Erredakzioa
Arabako taldea ezinean ibili da, eta puntu bakarra eskuratu du. Baleareetako taldeak izan ditu abagune onenak, baina Pacheco atezainak etxekoen garaipena eragotzi du.
Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du Mallorcaren aurka, Iberostar zelaian eta puntu bakarra eskuratu du. Etxeko taldea nagusi izan da, baina Pacheco atezainari esker, puntu bat lortu du Arabako taldeak.
Mallorcak eta Alavesek intentsitate askorekin jokatu dute lehen zatia, baina abagune argirik sortu gabe. Zelai erdian izan da borroka eta bi taldeetako bat ere ez da baloiaren jabe egiteko gai izan. Inork ez du gola sartzeko aukera argirik sortu. Bi taldeak area kanpoko jaurtiketekin eta estrategi jokaldien bidez saiatu dira gola sartzen, baina alferrik.
Bigarren zatiko lehen hamar minutuetan lehn zati guztian baino abagune gehiago eta hobeak ikusi ahal izan dira. 52. minutuan Oscar Diazek langara bidali du falta jaurtiketa eta bi minutu geroago Pacheco Alaveseko atezainak Mallocaren gola eragotzi du, gelditu ikusgarria eginda. Partidan abagune gehiago egongo direla ematen izan du bigarren zatiaren hasiera ikusita, baina irudipena besterik ez da izan. Mallorcaren bi aukeren ostean Arabako taldearen erantzuna etorri da, kanpora joan den Manu Barreiroren jaurtiketa baten bitartez. Hortik aurrera, lehia bizia zelai erdian eta abagunerik ez. Ondorioz, partida golik gabeko berdinketarekin bukatu da (0-0).
Fitxa teknikoa:
0 - Mallorca: Wellenreuther; Campabadal, Yuste, Aveldaño, Oriol; Arana (Lago Júnior, 62. min) , Sissoko, Sabater, Pereira (Salomao, 62. min); Ortuño eta Diaz (Brandon, 75. min).
0 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Bernardello (Sergio LLamas, 85. min), Sergio Mora, Manu Garcia; Toquero, Manu Barreiro (Dani Pacheco, 79. min) eta Juli (Beobide, 91. min).
Epailea: Arias Lopez.
g> Arias Lopez.