Itxi

Lau denboraldi egin ditu Alavesen

Manu Garciak bi urtez luzatu du Alavesekin daukan kontratua

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Erdilariak bost gol sartu ditu 2015-16 denboraldian jokatutako 37 partidetan.

Manu Garcia. Argazkia: EiTB.

Alavesek eta Manu Garcia kapitainak jokalariaren kontratua bi urtez luzatzea adostu dute. Gauzak horrela, talde arabarreko giltzarrietako batek bosgarren denboraldia egingo du Gasteizen.

Garciak denboraldi bikaina egin du: 3.174 minutu jokatu ditu guztira, 37 partidetan banatuta. Gainera, bost gol egin ditu.

Erdilariak lan bikaina egin du Alaveseko erdiko lerroan, 181 baloi errekuperatu ditu eta 1.243 pase eman.

 

t='utf-8'>

Albisteak (3)