23 urteko atezaina
Adrian Ortola, Alavesen lehen fitxaketa
Erredakzioa
Denboraldiko lehen fitxaketa Bartzelona B taldetik datorren 23 urteko atezaina da. Espainiako selekzioarekin jokatutakoa da, 17 urtez azpiko mailan hasi eta 20 urtez azpiko mailan, azkenengoz.
Alavesek astelehen honetan eman du 2016-2017. denboraldirako lehen fitxaketaren berri: Adrian Ortola atezaina fitxatu du. Bartzelona B taldetik dator, 23 urte ditu, eta utzita iritsiko da.
Adrian Ortola 1993. urteko abuztuaren 20an jaio zen, Xativan, Vila-realen harrobiko jokalaria da, eta Bartzelonak fitxatu zuen. Azken bi urteetan, Barçaren bigarren taldeko atezaina izan da, eta guztira 67 partida jokatu ditu.
Espainiako futbol selekzioaren azpiko mailetan jokatutakoa da, 17, 18, 19 eta 20 urtez azpiko mailetan.
letan.