Datozen 3 denboraldietarako
Alavesek Christian Santos aurrelaria fitxatu du
Erredakzioa
Venezuelakoa da, eta NEC Nijmegen holandarretik dator. Datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
Alavesek astearte honetan egin du ofizial Christian Santosen fitxaketa. Venezuelako jokalariak datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
NEC Nijmengen talde holandarretik dator eta 18 gol sartu ditu bertan azken denboraldian. Gainera, urteko jokalari onenaren saria eman diote. Santosek 28 urte ditu, Puerto Ordazen (Venezuela) jaiotakoa da, eta Venezuelarekin Amerika Kopa jokatu berri du.
ri du.