Itxi

Fitxaketak

Zouhair Feddal eta Edgar Mendez, Alavesekin konprometituta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gasteizko klubak bi fitxaketa berriak aurkeztu ditu prentsaren aurrean.

Alavesek Zouhair Feddal eta Edgar Mendez futbolariak aurkeztu ditu. Klub "historiko" batekin daukaten "konpromisoa" adierazi dute.

Feddal Levantetik dator, eta beste taldeen eskaintzak izan dituela baina Alavesen "kirol proiektua" gehien konbentzitu duena dela esan du. Marokokoak hiru urtez sinatu du, baina "urte asko" egotea gustatuko litzaioke.

Sergio Fernandez kirol zuzendariaren hitzetan, Feddal "ezaugarri tekniko eta fisiko handiak" dituen jokalaria da, eta "hierarkia, lasaitasuna eta joko hasiera onak" ekarriko ditu, baloia atzetik ateratzeko gaitasunari esker.

Fernandezen arabera, Granadatik datorren beste fitxaketak, Edgar Mendezek, "moldakortasuna, lana, inplikazioa eta kanpoko zein barneko jokoan baliabideak" eskainiko ditu.

eskainiko ditu.

Albisteak (3)