Fitxaketa
Daniel Torres lau urterako heldu da Alavesera
eitb.eus
Kolonbiarra, 26 urtekoa, Independiente Medellinetik dator, eta Kopa Amerika bikaina egin berri du.
Alavesek Daniel Torresen fitxaketaren berri eman du asteartean. Kolonbiako jokalaria lau denboraldirako heldu da Gasteizko taldera.
Erdilariak 26 urte dtu, eta Kopa Amerika bikaina egin berri du Kolonbiako selekzioarekin. Finalerdietara heldu zen taldea. "Erasoan jokoari bide emateko duen talentua" eta "defentsa lanetan aritzeko gaitasuna" goraipatu ditu Alavesek.
Futbolaria Santa Feko Independienten hezi zen, baina Independiente Medellinen jokatu du azken denboraldia.
en denboraldia.