Fitxaketa
Alexis Ruano, Alaveseko jokalari berria
Agentziak | eitb.eus
Bi urterako sinatu du Malagakoak. Arabako taldeak, gainera, babesle ofizial berria du: Kirol bet apostu etxea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alexis Ruanok Alavesen jokatuko du hurrengo bi denboraldietan. Besiktas dator Malagakoa, eta Lehen Mailara itzuliko da.
Erdiko atzelaria, 30 urtekoa, Malagaren harrobikoa da. Han egin zuen debuta Lehen Mailan, eta bi urtez jokatu zuen. Getafen, Valentzian eta Sevillan ere aritu da. Valentziarekin Errege Kopa irabazi zuen.
Alavesen arabera, "buruko jokoa" da bere ezaugarririk nabarmenena.
Kirolbet, babesle berria
Kirolbet apostu etxea da Alavesen babesle ofizial berria hurrengo bi denboraldietaarko, Gasteizko taldeak iragarri duenez. Euskal enpresa Laboral Kutxa Baskoniaren babeslea ere bada.
eslea ere bada.