Itxi

Igandean, 18:15ean

Alavesek garaipena lortu nahi du Sportingen aurka bere zaleen aurrean

Erredakzioa

Arabako taldeak Mendizorrotzan jokatuko du igande honetan, 18:15ean. Denboraldiko lehen partida jokatuko du etxean. Feddal eta Pantic baja dira. Deyverson eta Theo Hernandez, jokatzeko prest.

Alaveseko jokalariak Atletico Madrili sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek igande honetan jokatuko du LaLiga Santander 2016-2017. denboraldiko lehen partida etxean, Mendizorrotzan Sportingen aurka, 18:15ean. Arabako taldeak Lehen Mailan etxean jokatuko duen lehen partida da 2006. urteaz geroztik. Mendizorrotza beteta egongo da.

Lehen jardunaldian Atletico Madrilen aurka berdinketa baliotsua eskuratu ondoren, garaipena lortu nahi du Mauricio Pellegrinok zuzentzen duen taldeak. Zouhair Feddalen eta Aleksandar Panticen bajak izango ditu Arabako taldeak Sportingen aurkako partidarako, baina Calderonen baja izan ziren Deyverson eta Theo Hernandez, jokatzeko prest egongo dira.

Sportingek, aldiz, denboraldia bikain hasi zuen Athletici irabazita eta Abelardo entrenatzaileak zuri-gorrien aurka atera zuen hamaikakoa errepikatuko du Mendizorrotzan. Lora, Rachid eta Ndi baja dira Asturiaseko taldean.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Laguardia, Theo Hernandez; Dani Torres, Manu García; Ibai, Edgar, Krsticic; eta Deyverson.

Sporting: Cuellar, Lillo, Jorge Mere, Amorebieta, Isma Lopez, Sergio Alvarez, Nacho Cases, Moi Gomez, Victor Rodriguez, Burgui eta Cop.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 18.15ean.

 

15ean.

 

15ean.

 

15ean.

 

Albisteak (3)