Itxi

Malagaren aurka

Garaipenak ihes egin dio Alavesi azken minutuetan (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Pellegrinoren taldeak aukera asko barkatu ditu eta azkenean puntu batekin konformatu behar izan du. Deyversonek aurretik jarri ditu arabarrak 9. minutuan eta Rosalesek banakoa egin du 84.ean.

Katai eta Rosales golegilea. Argazkia: Efe.

Alavesek eta Malagak bana egin dute Mendizorrotzan jokatutako 8. Jardunaldiko partidan. Neurketak erritmo bizia izan du, arabarrak lehen minutuetan aurreratu dira markagailuan baina andaluziarrek azken txanpan berdinketa lortu dute.

Arabarrak partidaren eta baloiren kontrola izaten saiatu dira lehen minutuetan, baina andaluziarrek ondo presionatu dute Alaves baloia atzetik jokatuta ateratzen saiatu direnean.

Etxekoan gola 9. minutuan iritsi da. Printzipioz arriskurik ez zuen erdiraketa bat buruz errematatu du Deyversonek eta baloia Kameniren atean sartu du.

Minutuek aurrera egin ahala, andaluziarrak gora egiten saiatu dira, eta Pachecoren arean hiru aukera argi izan dituzten arren, inor ez da azken errematea egiteko gai izan.

Azken minutuan erritmo handia izan du neurketak. Aukerak bi areatan izan dira. Arabarren artean, Kataik sortu du arrisku gehien.

Rosalesen berdinketa

Mauricio Pellegrinoren taldea saiatu den arren, Juande Ramosen mutilek izan dituzte aukerarik argienak. 64. minutuan, adibidez, Rosales venezuelarra berdinketa lortzear izan da, baina baloiak sarea jo du kanpoko aldetik.

Azken minutuetan, Rosalesek berak baloia hartu eta banakoa sartu du 30 metrotik jaurtiketa eginez.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Vigaray, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Camarasa (Raúl García, 92. min), Manu García; Edgar (Toquero, 74. min), Katai (Sobrino, 79. min) eta Deyverson.

1 - Malaga: Kameni; Rosales, M. Torres, Mikel Villanueva, Ricca (En Nesiry, 46. min); Camacho, Llorente (Juanpi, 20. min), Pablo, Juankar, Chory Castro (Jony, 66. min); eta Sandro.

Golak: 1-0, 9. min: Deyverson. 1-1, 84. min: Rosales.

 


t='utf-8'>

Albisteak (3)