Madrigalen
Alaves bikain batek ezustean harrapatu du Vila-real (0-2)
Agentziak | Erredakzioa
Pellegrinoren taldea da orain arte Madrigalen irabaztea lortu duen bakarra. Ibai Gomez eta Victor Camarasa izan dira partidako golegileak.
Alavesek ezustekoa eman du igande honetan, Santander Ligako 13. jardunaldian. Arabarrek Vila-realen etxean irabazi dute, Madrigalen, denboraldi honetan beste inork lortu ez duena. Gauzak horrela, valentziarrek bigarren porrota jarraian jaso dute, eta Pellegrinoren taldea, berriz, 13. da orain sailkapenean.
Pellegrino arabarren aulkian izan da, Santiago Bernabeuko kaleratzeagatik bi neurketako zigorra bete ondoren. Alavesek neurketako 8. minutuan sartu du lehen gola, Ibai Gomezek egindako erremateari esker.
Hamar minutu geroago, Camarasak gasteiztarren bigarrena egin du, Musacchiok defentsan egindako hutsa aprobetxatuta.
Vila-real, ezinean
Atsedenaldiaren ostean, bi taldeek erritmoa jaitsi dute, baina etxekoek arriskua sortu dute, hori bai, azken metroetan asmatu barik.
Emaitza honi esker, Alaves da aurtengo denboraldian Madrigalen irabaztea lortu duen lehen taldea. Arabarrek 16 puntu dauzkate sailkapenean.
Fitxa teknikoa:
0 - Vila-real: Asenjo, Mario, Musacchio, V.Ruiz, Jaume Costa; Bruno, Trigueros, Roberto Soriano (Cheryshev, 46. min), Samu Castillejo (Dos Santos, 76. min); Pato eta Sansone (Bakambu, 68. min)
2 - Alaves: Pacheco, Kiko Femenía (Vigaray, 84. min), Pantic, Zou Feddal, Theo Hernández; Marcos Llorente, Dani Torres; Camarasa, Ibai Gómez (Raúl, 62. min), Edgar (Espinoza, 72. min); eta Deyverson.
Golak: 0-1, 7. min: Ibai Gómez. 0-2, 17. min: Camarasa.
Garaipena! 3 puntu oso garrantzitsuak lortu ditugu El Madrigalen. #GoazenGlorioso #VillarrealAlavés pic.twitter.com/c8oM0JyF0B
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) 27 de noviembre de 2016