Igandean, 16:15ean
Celta eta Alaves, bolada onari eusteko asmoarekin
Erredakzioa
Ligako 18. jardunaldiko partida jokatuko dute igande honetan, 16:15ean, Balaidosen.
Celtak eta Alavesek LaLigako 18. jardunaldiko partida jokatuko dute igande honetan, 16:15ean Balaidosen. Bi taldeek bolada onari eutsi nahi diote. Vigoko taldeak 2017. urteko laugarren garaipena jarraian lortu nahi du; Arabako taldeak, aldiz, ez du partidarik galdu 2016ko azaroaren 20tik.
Galiziako taldeak 'Tucu' Hernandezen baja izango du iganderako. Gainerakoan, ohiko hamaikakoa aterako du Eduardo 'Toto' Berizzo entrenatzaileak. Hugo Mallo, Marcelo Diaz, Wass, Bongonda eta Aspas hamaikakora itzuliko dira.
Alavesek bere lehen garaipena lortu nahi du Balaidosen Lehen Mailan. Zortzi aldiz jokatu du Arabako taldeak Celtaren zelaian maila gorenean eta bost porroteko eta hiru berdinketako balantzea du . Fernando Pacheco atezaina izango da tutularra Celtaren aurka.
Ustezko hamaikakoak:
Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Sergi Gómez, Fontas, Roncaglia; Marcelo Díaz, Wass, Radoja; Aspas, Bongonda eta Guidetti.
Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Ibai, Camarasa, Edgar; eta Deyverson.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Balaidos.
Ordua: 16.15.