Final-laurdenak
Kopako Alaves-Alcorcon partidaren ordutegia aurreratu dute
eitb.eus
Asteartean jokatuko da, hilaren 24an, 19:15ean, iragarrita zegoena baino bi ordu lehenago.
Kopako final-laurdenetan Alaves eta Alcorcon taldeek jokatuko duten partida bi ordu aurreratu dute.
Beraz, urtarrilaren 24an jokatuko da, Mendizorrotzan, 19:15ean.
Gainerako partidek ez dute aldaketarik izan:
Asteazkenean
Eibar - Atlético (19:15)
Celta - Real Madril (21:15)
Ostegunean
Bartzelona - Real Sociedad (21:15)