2-2
Puntu banaketa Alavesen eta Leganesen artean
Erredakzioa
Arabako taldeak bina (2-2) berdindu du Mendizorrotzan jokatutako partida. Bi aldiz hartu dute aurrea markagailuan etxekoek, baina bisitariek birritan lortu dute berdintzea.
Alavesek bina (2-2) berdindu du Leganesen aurka Mendizorrotzan LaLigako lehen itzuliko azken partida. Bi aldiz aurrea hartu du markagailuan Arabako taldeak, baina Leganesek beste hainbestetan lortu du berdintzea.
Partida erritmo biziarekin hasi da, eta Leganesek izan du lehen abagunea; Machisen jaurtiketa, aise gelditu du Pacheco atezainak. Hamargarren minutuan, Alavesen lehen abagunean, etxeko taldeak gola sartu du Victor Laguardiaren bitartez (1-0). Marcos Llorenteren jaurtiketa desbideratuta irten da, Laguardiak baloia jaso eta sare barrura bidali du. Gola sartuta Alavesek ez dio zulorik utzi berdinketaren bila jo duen Leganesi eta Asier Garitanoren taldeak ez du abagunerik sortu atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenagora arte. Machisek jokaldi bikaina egin eta Guerrerok banakoa (1-1) sartu du. Bisitariek gola sartu eta lehen zatia emaitu ein da.
Bigarren zatiari ondo ekin dio Pellegrinok zuzentzen duen taldeak eta Leganeseko defentsak atepetik atera du Manu Garciaren errematea, 50. minutuan. Alaves erasokor zelairatu da, eta saria jaso du minutu bat beranduago, 51.ean. Hegaletik etorritako erdiraketa sare barrura errematatu du Edgar Mendezek (2-1). Etxeko taldeak kontrolpean izan du Leganes bigarren zatiko lehen minutuetan, baina Madrileko taldeak berdinketaren bila jo du bigarren gola jaso ostean. Lucianoren jaurtiketa ez da gutxigatik Pacheco atezainak defendatutako atean sartu, 68. minutuan. Garitanok zuzentzen duen taldeak ez du abagune argiegirik sortu 2-1ekoarekin, baina 83. minutuan neurketa berdintzea lortu du Insuaren golarekin (2-2). Kornerra atera du Leganesek, Bustinzak buruz ukitu eta Insuaren erremateak Pacheco gainditu du. Azken minutuetan bi taldeetako batek ere ez du hirugarren gola sartzeko abagunerik sortu eta partida berdinduta amaitu da.
Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Pacheco; Vigaray, Laguardia, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Manu García, Camarasa (Katai, min. 85); Ibai (Toquero, min. 77), Edgar Mendez (Dani Torres, min. 75) eta Deyverson.
2 - Leganes: Herrerin; Víctor Diaz (Unai López, min. 72), Mantovani, Insua, Marin, Bustinza; Ruben Perez, Timor (Luciano, min. 62), Gabriel Pires; Machis (Szymanowski, min. 56) eta Guerrero.
Golak: 1-0, m.10: Laguardia. 1-1, min.44: Guerrero. 2-1, min.50: Edgar Mendez. 2-2, min. 83: Pablo Insua.
Epailea: Munuera Montero.
unuera Montero.