Larunbatean, 16:15ean
Kopa alde batera utzi eta Atleticori irabazi nahi dio Alavesek etxean
Agentziak | Erredakzioa
Pellegrinoren taldeak bost jardunaldi daramatza Mendizorrotzan galdu barik.
Alavesek eta Atletico Madrilek indarrak neurtuko dituzte Mendizorrotzan. Madrildarrak behin bakarrik gailendu dira bertan, eta gol bakarra egin dute jokatutako sei partidetan. Lau galdu eta beste bat berdindu dute.
Gainera, Alavesek bi neurketa bakarrik galdu ditu etxean eta azken bost partidetan ez da galtzaile atera.
Pellegrinok jokalari guztiak jokatzeko moduan ditu, eta sailkapeneko goiko postuetako taldeen aurka bost atzelariko lerroa erabili duen arren, baliteke azken norgehiagoketako hamaikakoa errepikatzea, lortutako emaitza onak ikusita.
Ustezko hamaikakoak
Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu García; Ibai o Toquero, Camarasa, Édgar; y Deyverson.
Atletico Madril: Moyá; Vrsaljko, Savic, Godín, Filipe; Juanfran o Correa, Saúl, Koke, Gaitán; Griezmann y Gameiro. Árbitro: Ocón Arraiz (C. Riojano).
Estadioa: Mendizorrotza.
Ordua: 16.15ean.
rong> 16.15ean.