Garaipena Gijonen
Molinonetik hiru puntuak atera eta burua Kopan du jada Alavesek (2-4)
Agentziak | Erredakzioa
Mauricio Pellegrinoren taldea jaun eta jabe izan da asturiarren aurka. Sobrino, Christian Santos, Edgar Méndez eta Alexis izan dira arabarren golegileak; Traoré eta Castro, Sportingenak.
Rubiren Sportingek ez du Abelardorena hobeto eta galdu egin du El Molinonen Alavesen aurka jokatutako partida (2-4). Pellegrinok aukera eman die normalean hasierako hamaikakoan sartzen ez diren jokalariei asteazkenean Kopa finalerdia jokatu behar dutelako.
Hamargarren minutuan iritsi da gasteiztarren lehen gola, Ruben Sobrinok egindako golari esker.
Asturiarrek lehen zati negargarria jokatu dute, Pachecoren atera jaurtiketarik egin gabe, eta arriskurik sortu gabe. Ondorioz, Pellegrinoren taldea oso lasai aritu da lehen zatian.
Etxekoek arrisku gehiago sortu duten bigarren zatiko lehen minutuetan, baina ez die askorako balio izan, Alavesek bigarren gola egin baitu lehen erasoan. Katairi penaltia egin diote eta Santosen jaurtiketa barrura joan da.
Handik gutxira, beste penalti bat, hau ere arabarren alde. Amorebietak falta egin dio Deyversoni eta Edgar Mendezek gola egin du, hirugarrena.
Asturiarren golak
Sportingek ez du amore eman, eta bere lanak saria izan du. Traorék etxekoen lehen gola egin 83. minutuan, baina hurrengo jokaldian, Alexisek gasteiztarren laugarrena egin du, baloia buruarekin errematatuz.
Azken minutuan Carlos Castrok etxekoen bigarrena egin du, eta ez da gehiagorako astirik izan.
Fitxa teknikoa
2 - Sporting: Cuéllar; Lillo, Jorge Meré, Amorebieta, Canella (Traoré, 70. min), Mikel Vesga, Afif (Burgui, 45. min) Carmona, Nacho Cases, Isma López eta Cop (Carlos Castro, 61. min).
4 - Alaves: Pacheco; Vigaray, Edgar, Alexis, Raúl García, Katai (Romero, 66. min), Krsticic, Dani Torres, Sobrino (Manu García, 79. min), Feddal eta Christian Santos (Deyverson, 67. min).
Golak: 0-1, Rubén Soriano (9). min; 0-2, Santos penaltiz (57. min); 0-3, Edgar penaltiz (69. min); 1-3 Traoré (83. min); 1-4, Alexis (85. min), eta 2-4, Carlos Castro (90. min).
stro (90. min).