Errege Kopa
Mosaiko handi batek kolorez jantziko du Mendizorrotza
eitb.eus
Talde gasteiztarrak bere webean iragarri du mosaiko batekin hartuko dituztela jokalariak partida hasi baino lehen.
Egun historikoa izango du Alavesek asteazkenean. Kanporaketa gainditzen badute, Errege Kopako finalean izango dira, bere historian lehen aldiz; beraz, gazteitarrentzat oso egun berezia izango da.
Euskaltel enpresak babestuta, zaleek mosaiko batekin hartuko dituzte jokalariak Mendizorrotza futbol-zelaian. Partida 21:00etan hasiko da, eta zaleek euren jesarlekuetan izango dituzte mosaikoa osatzeko banner zuriak eta urdinak.
/p>