Errege Kopa
Alaves-Bartzelona, final historikoa
eitb.eus
Errege Kopako finala Bartzelonaren kontra jokatuko du maiatzaren 27an Alavesek Mendizorrotzan Celtari 1-0 irabazi eta gero. Talde katalana titulu gehien dituena da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Egun handia, egun historikoa Alavesentzat. Gasteiztarrek Kopako finala jokatuko dute Bartzelonaren kontra Celtari 1-0 irabazi ondoren.
26. minutuan, Theoren hutsean Aspak berriro ere areaz kanpotik jaurti eta gutxigatik joan zen baloia langatik gora. Hutseko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia Mendizorrotzan.
Bigarren zatiko lehen minutuak Alavesentzat izan ziren, nahiz eta joko oso ona egin ez, aurrera pausoa ematea erabaki zuten. 64. minutuan Sergiok geldiketa ona egin zuen Ibairen jaurtiketan eta bi minutu geroago Deyversonek bere oinetan izan zuen gola, baina jaurtiketa oso txarra egin eta baloia kanpora joan zen.
82. minutuan Toquero ordezkatu zuen Edgarrek jokaldi bikainean egin zuen Alavesen gola eta finalerako txartela.
HAMAIKAKOA
ALAVES: Pacheco; Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Llorente, Camarasa, Manu, Ibai (86' Vigaray); Toquero (78' Edgar Mendez, 94' Alexis) eta Deyverson.
CELTA: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Marcelo Diaz (82' Guidetti), Radoja, Tucu; Wass, Aspas eta Bongonda (73' Sisto).
GOLA:
1-0, 82' Edgar