Itxi

Polemika

Finala San Mamesen jokatzea eskatu du Alavesek, 'gertutasunagatik'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabarrek Jon Berasategi Athleticeko zuzendari nagusiarekin hitz egin dute jada, eta Josu Urrutia presidentearekin ere harremanetan jartzen saiatu dira, baina, "momentuz", ez dute lortu.

Jokalaria, finalerako pasea ospatzen. Argazkia: Efe.

Bartzelonaren aurkako Kopa finala San Mamesen jokatzea eskatu du Alavesek, zaleentzako "gertuago" dagoelako.

Arabarrek komunikatu baten bidez azaldu dutenez, finalak "bi taldeetako 50.000 zale inguru ekarriko lituzke, eta horrek eragin ekonomiko handia izango luke Euskadin, 10 milioi euro ingurukoa", erakunde publikoek aurreko finaletan egindako txostenen arabera.

Halaber, San Mames Barria elkarteak, San Mameseko jabeak, "milioi bat euro baino gehiago" hartuko lituzke "estadioa alokairuan uzteagatik".

Alavesek komunikatu horretan bertan aditzera eman duenez, ostegun goizean Jon Berasategi Athleticeko zuzendari nagusiarekin hitz egin zuten "Alavesek finala euren estadioan jokatu nahi zuela adierazteko".

Josu Urrutia zuri-gorrien presidentearekin ere hitz egiten saiatu direla esan dute, baina, "momentuz", ez dute lortu.

San Mames Barria elkartearen erantzuna

Alavesek bere komunikatua atera ondoren, San Mames Barriak ere ohar bat atera du, argi eta gerbi uzteko "zoritxarrez, ezin izango diola eskari horri (Alavesek Kopa finala San Mamesen jokatzeari) baiezko erantzunik eman".

Oharrean azaltzen dutenez, Guns N'Roses taldeak maiatzaren 30ean emango duen kontzerturako muntaketa-lanak "ezinezko egiten du San Mames Barrian, Kopako Finala egingo den egun horretan, futbol partida bat hartzea".

a bat hartzea".

Albisteak (4)