Kargatzen...
Itxi

Ekimen bitxia

Alavesek eta Baskoniak kamiseten koloreak trukatuko dituzte

eitb.eus

Leer en Castellano

"Koloreez eta haiek adierazten dutenaz harro" daudela erakutsi nahi dute bi taldeek.

Bi taldeetako kamisetak, koloreak trukatuta. Argazkia: Efe.

Baskoniak eta Alavesek euren kamisetetako koloreak trukatuko dituzte Liga partida batean. Ondorioz, Baskoniak kamiseta zuri-urdina jantziko du  martxoaren 5ean Buesa Arenan Valentzia Basketen aurka jokatuko duen partidan. Alavesek, berriz, Baskoniaren koloreak jantziko ditu martxoaren 6an, Sevillaren aurka, Mendizorritzan.

Baskoniak eman du ekimenaren berri bere webgunean. "Koloreez eta haiek adierazten dutenaz harro" daudela erakutsi nahi dute bi taldeek.

Albisteak (3)