Kopako finala, maiatzaren 27an
Horrelakoa da Vicente Calderon futbol-zelaia
eitb.eus
Atleticoren futbol-zelaiak 54.851 zalerentzako lekua dauka. Alavesek eta Barçak bertan neurtuko dituzte indarrak maiatzaren 27an.
Alavesek eta Bartzelonak Vicente Calderon zelaian jokatuko dute maiatzaren 27an Errege Kopako finala. Manzanares ibaiaren ertzean dago, eta UEFAk 4. mailako zelaitzat jo zuen 2003an Atletico Madrilen fubol-zelaia.
Calderonek 54.851 zalerentzako lekua du, berdeguneak 105 x 70 metro ditu, eta guztira 50 komun daude bertan: emakumeentzako 20, gizonentzako 26 eta elbarrientzat bereziki prestatutako 4.
Nola heldu?
Autobusez: 17, 18, 23, 34, 35, 36, 50, 62, 116, 118 eta 119 lineak.
Metroz: 5. linea (Piramides eta Marques de Vadillo geltokiak).
Trenez: Piramides geltokiko C-7 eta C-10.