Itxi

Garaipena Deporren aurka

Alavesek hiru puntuak lortu ditu Riazorren (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Manu Garciak sartu du bigarren zatian, penaltiz, partidako gol bakarra.

Laguardia eta Andone. Argazkia: Efe.

Alavesek Bartzelonaren aurka jasotako 0 eta 6koa ahaztu du eta bide onari ekin dio berriro Riazorren 0 eta 1 irabazita.

Partidako gol bakarra Manu Garcia kapitainak egin du penalti baten ondorioz. Galiziarrek partida txukuna egin dute, baina aukera argiak alferrik galdu dituzte. Emaitza honen ondorioz, gertuago dituzte sailkapeneko jaitsiera postuak.

Arabarrek ondo eutsi diote Deportivok lehen minutuan jarritako erritmoari, eta aukerak ere sortu dituzte. Ibaik, adibidez, gola oso gertu izan du Laguardiak egindako erdiraketa buruarekin errematatu duenean. Lux atezainak erantzun bikaina eman dio eta baloia urruntzea lortu du.

Alavesek arriskua sortu arren, Deportivok Pachecoren inguruetara hurbiltzen jarraitu du, baina zorte handirik gabe.

Atsedenaldiaren ostean, Garitanoren jokalariek euren arean sartu dute Alaves 15 minutuz, baina orduan ere ez dute erremateetan asmatu.

Deporren kontrola gainetik kentzen hasi dute arabarrek eta 67. minutuan epaileak penaltia adierazi du Albentosak Manu Garciari egindako falta baten ondorioz. Manu Garciak berak jaurti du penaltia eta aurretik jarri ditu gasteiztarrak markagailuan.

Gaizka Garitanoren taldeak erasoa jo du, emaitza berdindu nahian, baina ez dira gola egiteko gai izan.

 

Fitxa teknikoa

0 - Coruñako Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Luisinho; Guilherme, Borges (Joselu, 70. min); Kakuta (Carles Gil, 56. min), Çolak, Bruno Gama (Fayçal, 83. min); eta Andone.

1 - Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Feddal, Theo; Llorente, Manu García; Toquero (Vigaray, 89. min), Camarasa, Ibai Gómez (Sobrino, 61. min) Alexis, 93. min); eta Deyverson.

Gola: 0-1, 68. min: Manu García.

 

 

t='utf-8'>

Albisteak (3)