Gaur, 21:30ean
Alavesek garaipenen boladan jarraitu nahi du Granadari irabazita
Erredakzioa
Arabako taldeak gauea, jokatuko du LaLigako 25. jardunaldiko partida Carmenes zelaian.
Granadak eta Alavesek gaur jokatuko dute Carmenes zelaian LaLigako 25. jardunaldiari dagokion partida. Arabako taldearen helburua da Europako postuetatik ez aldentzea.
Ruben Sobrino eta Edgar Mendez min hartuta daude, eta Marcos Llorente, Manu Garcia eta Victor Laguardia, zigortuta. Bestalde, Deyverson hasierako hamaikakora itzuliko da. Mauricio Pellegrino entrenatzaileak Erik Ruiz harrobiko jokalaria deialdian sartu du.
Granadak, aldiz, Matthieu Saunier, Artem Kravets eta Sergi Samper jokalarien bajak izango ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Granada: Ochoa; Foulquier, Hongla, Ingason, Gaston Silva, Héctor; Wakaso, Uche, Andreas Pereira, Carcela-Gonzalez; eta Adrian Ramos.
Alaves: Pacheco; Femenía, Alexis edo Ely, Feddal, Theo; Torres, Krsticic; Toquero, Camarasa, Ibai edo Katai; eta Deyverson.
Epailea: Iglesias Villanueva.
Zelaia: Los Carmenes.
Ordua: 21.30ean.
n.