Maiatazaren 27an
Alavesek 19.301 sarrera jasoko ditu Errege Kopako finalerako
Agentziak | Erredakzioa
Alfonso Fernandez de Troconiz presidentea Madrilen batzartu da Espainiako Federazioko ordezkariekin. Finala maiatzaren 27an jokauko da, Vicente Calderon futbol zelaian.
Alavesek 19.301 sarrera jasoko ditu Bartzelonaren aurka Vicente Calderonen jokatuko duen Errege Kopako finalerako. Finala maiatzaren 27an jokatuko dute.
Horrela erabaki dute Madrilen, goizean, Espainiako Federazioko ordezkariek, Bartzelonakoek eta Alavesekoek izan duten bileran.
Prezioak
Sarreren prezioa 60 eta 240 euro artekoa izango da, fondoetakoak 60 eta 80 euro artean izango dira. Hegaletako eta preferentziako eserlekuek, 90 eta 240 euro arteko prezioa izango dute.
Alaveseko zaleak Vicente Calderoneko Ipar-harmailan kokatuko dituzte.
FanZone
Halaber, Alavesek bere zaleak biltzeko gune berezi bat izango du. Ondorengo egunetan, gune hori non kokatuko den iragarriko dute, Madrileko Udaleko konfirmazioa jaso ostean.
oa jaso ostean.