Gaur, 20:30ean
Alavesek eta Osasunak derbia jokatuko dute helburu oso desberdinekin
Erredakzioa
Mendizorrotzan jokatuko da partida 20:30ean. Pellegrinok zuzentzen duen taldeak 7. postura gerturatzea du jomuga. Osasunak, aldiz, aspalditik lortzen ez duen garaipena eskuratu nahi du.
Alavesek eta Osasunak derbia jokatuko dute gaur, 20:30ean, Mendizorrotzan. Arabako taldeak zazpigarren postura gerturatzea du helburu eta gorritxoek aspalditik lortzen ez duten garaipena eskuratu nahi dute.
Partida honetarako Mauricio Pellegrino Alaveseko entrenatzailea jokatzeko prest izango ditu Kiko Femenia eta Marcos Llorente. Femenia azken orduko baja izan zen Real Madrilen aurka eta Llorentek ezin izan zuen jokatu Real Madrilek utzita baitago Alavesen. Ruben Sobrinok min hartuta jarraitzen du eta baja da.
Bestalde, Osasunak baja asko ditu Mendizorrotzako derbirako. Javier Flaño, Didier Digard, Miguel Flaño eta Tano Bonnin luzerako baja dira; gainera, Roberto Torres, Jaime Romero, Raoul Loe, Imanol Garcia, Nikola Vujadinovic, Unai Garcia eta Fran Merida ez daude jokatzeko prest.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Toquero edo Romero, Camarasa, Ibai edo Edgar; eta Deyverson.
Osasuna: Sirigu; Oier, Ivan Marquez, David Garcia, Fuentes; Olavide, Fausto Tienza, Causic, Clerc; Kenan eta Sergio Leon.
Epailea: Xavier Estrada Fernandez.
Zelaia: Mendizorrotza.
Orduan: 20.30ean.