Itxi

Derbia

Osasunak garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu Mendizorrotzan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nafarrek garaipena lortu dute Mendizorrotzan (0-1), eta, 21 porrot jarraian jaso ostean, amaiera eman diote bolada txarrari. Alex Berenguerrek sartu du gola, 89. minutuan.

Garrantzi handiko hiru puntuak eskuratu ditu Osasunak Mendizorrotzan. Argazkia: EFE

Alavesek eta Osasunak euskal derbia jokatu dute asteazken honetan Mendizorrotzan, eta Alex Berenguerrek 89. minutuan jaurtiketa baten bidez egindako golak garaipen oso garrantzitsua eman dio Osasunari (0-1). Izan ere, 21 porrot jarraian jaso ostean, gorritxoek amaiera eman diote bolada txarrari, etxetik kanpo.

Nafarrek aukera gehiago izan dituzte partidaren lehen zatian, baina bigarrenean egoera guztiz aldatu da eta Arabako jokalariak izan dira nagusi. Dena dela, Alavesek ezin izan du zazpigarren postura gerturatzeko bere helburua lortu. Orokorrean, baina, ez du egin aurkaria arriskuan jartzeko jokaldirik.

Euskal derbiaren atsedenaldira huts eta huts iritsi dira bi taldeak. Partidak aurrera egin ahala, jokalariak indarra galduz joan dira, eta gorritxoek lehen zatian egindako esfortzu handia ondorengo minutuetan nabaritu da.

Helburu oso ezberdinekin bada ere, bi taldeak hiru puntuak eskuratzeko asmoz irten dira Mendizorrotzako futbol-zelaira, eta, horrela, 89. minutuan, Alex Berenguerrek Osasunari garaipena eman dion gola sartu du.

Arabako jokalariak markagailuari buelta ematen ahalegindu dira, eta Aleksander Kataik baloia sartzeko aukera izan du, baina kale egin du.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Eli, Raúl García (Theo, 70. min); Marcos Llorente, Dani Torres (Deyverson, 77. min); Romero, Krsticic (Ibai Gómez, 60. min), Katai; eta Santos.

1 - Osasuna: Sirigu; Fuentes, Oier, David García, Clerc; De Las Cuevas (Buñuel, 63. min), Causic, Fausto Tienza (Perea, 70. min), Olavide; Sergio León (Berenguer, 76. min) eta Kenan Kodro.

Gola: 89. min: Alex Berenguer.

Epailea: Estrada Fernandez.

Albisteak (1)