Kopako finala
Finalerako sarrerak erosten hasi dira jada
eitb.eus
Mendizorrotzako futbol-zelaian hasi da salmenta dagoeneko. Bartzelonaren kontrako finala maiatzaren 27an jokatuko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur hasi dira Alaves zaleak Kopako finalerako sarrerak erosten.
Asteartean eta asteazkenen akziodun abonatuak soilik erosi ahal izango dituzte, abonatuak ez diren akziodunak maiatzaren 8an eta gainerakoak, sarrerak egotekotan, maiatzaren 9an.
Datak
Akziodun abonatuak: apirilak 24 eta 25
Abonatuak: epeetan, zozketa kontuan hartuta
Lehenengo epea: apirilak 26, 27 eta 28
Bigarren epea: apirilak 29, 30 eta maiatzak 1 eta 2
Hirugarren epea: maiatzak 3, 4 eta 5
Laugarren epea: zalantzak eta iradokizunak
Abonatuak ez diren akziodunak: maiatzak 8 (sarrerak egotekotan)
Ez abonatuak: maiatzak 9 (sarrerak egotekotan)
3 Fasea: Sarrerak jasotzea
Sarrerak jasotzeko epea maiatzaren 11tik 16ra izango da Mandizorrotzako Denda Ofizialean. Beharrezkoa izango da eroslearen NANarekin etortzea eta ezin izango da lekurik aukeratu. Automatikoki aukeratuko da egokitutako sektorean eta ordena eta leku jarraia kontuan hartuz. Maiatzaren 17 eta 18a iradokizunetarako izango dira.
Uno de los primeros afortunados ya tiene sus entradas para la Final. Mientras, siguen las colas @Alaves pic.twitter.com/qkaxOmSxYq
— RV Kirolak (@RVKirolak) 2 de mayo de 2017