Itxi

Kopa Finala

Zaleen gunea, Cuña Verde parkean

eitb.eus

Leer en Castellano

Gasteizko Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Plaza Berrian, Madrilera joan ezin dutenentzat.

Imagen de la Araba Hiria. Foto: @Alaves

Araba Hiria Alaveseko zaleek Kopako finalaren egunean Madrilen izango duten guneari buruzko hainbat xehetasun eman dituzte ezagutzera gaur.

Vicente Calderonetik, oinez, 25 minutura jarriko dute babazorroentzako gunea, Cuña Verde parkean. Hamar mila metro karratu hartuko ditu, eta goizeko hamarretatik zazpietara egongo da zabalik.

Besteak beste, pantaila erraldoia eta agertoki handi bat jarriko dituzte bertan, eta Oihan Vega disko-jartzaileak eta Potato eta En Tol Sarmiento taldeek izango dute Araba Hiria musikarekin girotzeko ardura. Gasteizen, berriz, Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Plaza Berrian, finala ikusteko.

t='utf-8'>

Albisteak (2)

Bideoak (3)