Kargatzen...
Itxi

Prentsaurrekoa

Mauricio Pellegrinok ez du Alavesen jarraituko

eitb.eus

Leer en Castellano

Klubak eta entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini dute argentinarraren agurra iragartzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mauricio Pellegrino entrenatzaile argentinarrak ez du Alavesen jarraituko datorren denboraldian, eta arrazoi pertsonalak aipatu ditu erabakia azaltzeko . Pellegrinok Errege Kopako finalera eraman du talde gasteiztarra, eta bederatzigarren postuan bukatu du Liga.

Entrenatzaile argentinarrak aitortu du Alaveseko jokalari izan zen garaiko sentsazio txarra atzean uzteko hartu zuela kargua, bertan erretiratu baitzen 2005/2006 denboraldian, eta taldeak eta jokalariek denboraldian zehar emandako "laguntza" eskertu du.

"Oso zoriontsua izan naiz entrenatzaile modura. Jokalari garaiko arantza kendu nahi izan nuen heldu nintzenean. Klub osoari eman nahi dizkiot eskerrak laguntzagatik, eta bereziki jokalariei. Alavesek bere helburuak betetzen jarraituko duela ziur naiz", adierazi du prentsaurrekoan.

 

t='utf-8'>

Albisteak (2)

Bideoak (1)